Oihana Elduaien Uranga.
HIZPIDEAK

Dantza

2021eko irailaren 1a
00:00
Entzun
Ezin banaiz dantzatu, ez da nire iraultza». Esaldi ezaguna, eta asko erabilia, feminismoan batez ere. Chill Mafiako Beñat Rodrigok Igandeko egunkarian buelta ere eman zion esaldiari: «Era berean, ezin badut iraultzarik egin, ez da nire dantza». Zer da baina iraultza? Joan zen astean egin zuten Arteagan (Bizkaia) Iraultza Txikien Akanpada, iraultza bakarraren ideia hautsi eta borroka txikien garrantzia nabarmenduz. Dantzarik gabe, baina, iraultzarik ez. Dantzak ere askotarikoak dira, bakarkakoak, lagunekin egindakoak... musika nork jartzen duen, horixe gakoa. Hogei urte dira Tutera aldean (Nafarroa) Guardia Zibila dantzan jarri zutela. Zuzen Ekintza Taldeak jarri zuen musika, nota ezezagunekin eta espero zitekeen guztiarekin desafinatuz. Kontrol militar bat jarri zuten, Nazio Batuen Erakundekoen rolean jarri ziren, eta Euskal Herrian independentziarako erreferenduma egiten ari zirela esan. Kontrola sinetsi zuten guardia zibilek odola bor-bor, dantzan jarriko zituzten telefonoak, dantzan aginteak, eta dantza isil disimulatuan Zutik taldeko kideak.

20 urte joan dira ordutik. Dantza gehiago etorri ziren gero, eta hainbat musika estilo. Orain, pandemiatik atera ezinda dabil mundua. Gelditu zen dena, eta, mugitzen hasi den arren, kostatzen ari zaio martxa hartzea. Gauza jakina da konpasak erraztu egiten duela mugimendua. Nork jarriko du musika?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.