Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Eliza katolikoaren soziologia

2021eko urriaren 6a
00:00
Entzun
Harridura ohiko bilaka daiteke errealitatea ikusi nahi ez duenarentzat. Apaizek ezustekoa hartu zuten atzo, ohi bezala, elizgizonen sotanen azpiak biluzterakoan agertutakoekin. 1950etik 2020ra, Frantziako Eliza katolikoan gutxienez 333.000 adingabek jasan dituzte sexu abusuak. Baionako elizbarrutian, berriz, 25ek, eta hamahiru izan dira erasotzaileak. Txostengileek adierazi dute «gutxienekoak» direla ikerketan jasotakoak, eta ez dutela inoiz «drama horren hedadura» erabat argituko, biktimetako asko hilda daudelako.

Marc Aillet Baionako apezpikuari «lotsa eta izua» eragin dio txostenak, baina ohi duen era kontserbadorean jardun du: «Eliza etxe seguru bihurtzeko konpromisoa» berretsi du.

Biktimen aitortzaren eta kalteen ordainaren garrantzia aipatzen du ondorioetan Frantzian Eliza katolikoan izandako indarkeria sexualaren soziologia (1950-2020) txostenak, baina beranduegi da kasu askotan, eta, gainera, ikerketaz harago, nekez irudika liteke elizgizonek eta instituzioak jarrera aldatzea, erreparatzeko bidean, Eliza katolikoaren soziologia ezagututa. Harrigarria litzateke, adibidez, berentzat jotzen dituzten jabetzak uztea biktimei eragindako kaltea ordaintzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.