inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Alderdien Legea berriro

2021eko abenduaren 29a
00:00
Entzun
Ezker abertzaleko alderdi eta egiturak legez kanporatzeko sortu zuten Espainian Alderdien Legea, baina adituek hasieratik ohartarazi zuten ez zela mugatuko horretara. HB, Batasuna, EAE-ANV eta beste hainbat alderdiren aurka jo eta urte batzuetara, arrisku hori benetakoa dela froga dezake orain Izquierda Castellanaren (Izca) aurka Auzitegi Nazionalak irekita daukan prozedurak. Berez, finantzaketarekin lotuta hasi zen auzia, baina Estatuaren abokatuak eta fiskaltzak auzia bertan behera uzteko eskatu zuten, Izcak bere estatutuak aldatu eta legera egokitu zituela iritzita. Ez du horrekin bat egin auzitegiak, eta Izca legez kanpo geratzeko arriskuan dago oraindik.

Alderdi txiki bat da orain auzitegiaren mailukadaren arriskuan dagoena, baina esanguratsua litzateke legez kanpo uztea. Batetik, Euskal Herritik kanpoko lehen kasua litzatekeelako. Bestetik, Alderdien Legearen izaera politikoa berretsiko lukeelako, berriro. Izan ere, Izcak elkartasuna erakutsi die beti ezker abertzaleari eta Kataluniako independentismoari. Egunkaria-ren itxieraren aurka ere gogor jo zuen. Horrek balio sinboliko handia du, besteak beste, Gaztelan ere independentisten eskubideen alde mobiliza daitekeela erakusten duelako. Legez kanporatuko balu, estatuak erakutsiko luke, berriro ere, demokrazia eta aniztasuna teorian bakarrik onartzen dituen printzipioak direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.