mikel rodriguez
HIZPIDEAK

Errealitate soziolinguistikoa

2022ko martxoaren 11
00:00
Entzun
Euskalgintzaren Kontseiluak sentsibilizazio kanpaina bat hasiko du Nafarroa Garaian, euskararen dekretuak —zirriborroaren arabera— euskaldunei eraginen dizkien eskubide galeren inguruan. Mobilizazio bat egitea ere aztertzen ari da. Euskararen Legeak euskalduna ez den eremua definitzen duen horretan gobernuak euskara ez du ezta meritutzat ere hartuko deialdi publikoetan —bai, ordea, Europako bertze zenbait hizkuntza—; eremu mistoan lanpostu gutxi batzuetarako baino ez dute euskara eskatuko, eta eremu euskaldunean, interpretazio okerrek blindatutzat jotzen duten horretan, atzerapausoak ikusi ditu Kontseiluak.

«Sektore batzuetan ezinegona eragitea uler dezaket», adierazi zuen Maria Txibite Nafarroako lehendakariak ETB2ko Navarra Hoy saioan, duela astebete. «Baina ondorengo gogoeta egiten dut: eremu ez-euskalduneko zein udalerrik eskatu du eremu mistora pasatzea? Egin baitezake, arauak uzten baitio. Bakar batek ere ez. Hortaz, nik erkidego honek duen errealitate soziolinguistikoarekiko errespetua da betetzen dudana». Ulertu beharko da Txibite bere agintaldiaz ari zela, 2010ean hiru udalerri aldatu baitziren mistora, eta, 2017an, Nafarroako Parlamentuak araua aldatu zuen bertze 44 ere alda zitezen. «Errealitate soziolinguistikoa» aldatu egin daiteke, helburua ez bada, bederen, «errealitate» hori betikotzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.