Eider Goenaga Lizaso.
HIZPIDEAK

Berpiztea helburu

2022ko maiatzaren 5a
00:00
Entzun
Ezkerreko alderdiak hautagaitza bakarrean batzea xede, urtarrilean ariketa berezia egin zuten Frantzian. Primario popularra izeneko prozesua abiatu zuten. Herri ekimenez sortutako dinamika horrek presioa egin nahi zien ezkerreko presidentegaiei, euren interesak alde batera utzi eta indarrak batu zitzaten. Ezkerreko hautagaiek, ordea, ez zuten babestu prozesua: presidentetzarako lasterketan bakoitzak bere kuota nahi zuen.

Hauteskunde presidentzialetan, ordea, bi protagonista izan ziren, eta bietako bakarra ere ez zen ezkerrekoa. Frantzia Intsumisoko Jean-Luc Melenchonek lortu zituen emaitzarik txukunenak, baina azken esprinta jokatzeko aukerarik gabe. Ezkerreko beste alderdiek, hurrik ere ez. Eta PS Alderdi Sozialista, 2012 arteko bozetan bi alderdi nagusietako bat izana, gainbehera geldiezinean.

Primario popularra antolatuz lortu nahi zuten horrek indar handiagoa hartu zuen presidentetzarako hauteskundeen ostean, alderdietako hautagaien anbizioek kolpea hartu ostean: denek onartu behar izan dute bloke bakarra osatzeko beharra.

Indarrak batzeko edo handitzeko gai izango diren, horixe da galdera. Pentsatzekoa da ezkerreko blokeak lortuko duela alderdi horiei botoa eman zieten herritar gehienak mugiaraztea; ikusi beharko dena da ea botoa eman ez zuten zenbat mugiarazten dituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.