Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Transmisioa eten ez dadin

2022ko ekainaren 17a
00:00
Entzun
Nerabeek eta gazteek ez dutela euskaraz abesten; nahiago dutela erdaraz aritu; gauza bera gertatzen dela literaturarekin, antzerkiarekin edo artearekin; mundu globalizatuan hizkuntza hegemonikoen aurka borrokatzea ezinezkoa dela. Baieztapen eta argudio horiek egunerokoak dira, errepikatuz erabat barneratutakoak, baina, horiez harago, kulturarik ez dago transmititzen ez bada, ezin da izan bizi ez bada.

Eta, bizitzeko, esperimentatu egin behar da. Adin horretan taldean bizi dituzte esperientziak, kalean eta eskolan, eta, hain zuzen, hainbat kultur eragilek eta sortzailek kezka agertu dute kultur transmisioa ez dagoelako bermatuta egungo sisteman. Kezka ez da oraingoa, baina Eusko Jaurlaritza hezkuntza legea idazten ari dela-eta azaldu dute transmisioa egituratzeko eta sendotzeko premia, eta horretarako beharrezkoa dela kultur eragileak saretzea, ahotsa izatea, parte hartzea kulturaren transmisioa hezkuntzan berma dadin, berariazko lekua emanez, eta haren erreferentziak ikasgai guztietan erabiliz.

Mundua ikusteko modu bat eskaintzen du-eta kulturak, begirada kolektibo bat, kritika sustatu eta hala gizartea eraldatzeko tresnak, eta hori ez da hizkuntza erakutsiz eta transmitituz lortzen, baldin eta ez badago komunitatea indartzen duen jarrera bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.