Albistea entzun

HIZPIDEAK

Epikarako bi izen

Mikel Rodriguez -

2023ko otsailak 3

Epikari lotutako kirola da txirrindularitza. Balentria handien eta giza ahalmenaren mugaraino ailegatzen diren ahaleginena, baina baita taktika abilen, antiheroi oportunisten eta zoritxarreko pertsonaiena ere. Narratzaile eta luma abilenek lehia handiak epikaz kontatzeko izan duten gaitasunari zor dio hori neurri batean.

Irakurlea, ikuslea edo entzulea istorio bati kateatuta edukitzeko anitz laguntzen duen elementu bat da bi arerio min sortzea, eta txirrindularitza emankorra izan da halako pertsonaiei dagokienez: ezin Jacques Anquetil txapeldun handia oroitu Raymond Poulidor gogora ekarri gabe; horra hor Fausto Coppi eta Gino Bartali italiarren arteko lehia; Greg Lemonden eta Laurent Fignonen arteko zortzi segundo eskasak; eta Maria Canins eta Jeannie Longo, emakumezkoen ziklismoko lehen areriotasun handia.

Orain Wout van Aert flandriarra eta Mathieu van der Poel herbeheretarra ari dira istorio handi baterako materiala ematen. Baina haien arrakastaren gako bat da atalak ezin eremu ezberdinagoetan garatzen direla. Etzi idatziko dute hurrengoa, errepideko lasterketa handien itzalean gelditu ohi den proba batean: Ziklo-kroseko Munduko Tapelketan. Erretirorako adina urruti behar lukete oraindik, baina Egoitz Murgoitio ziklo-kroslari ohiak erran bezala, zaleek badakite «txirrindularitzaren historian izan den lehiarik politenetako bat» ikusten ari direla.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.