mikel p ansa
HIZPIDEAK

Bruselako intxaurrak

2023ko irailaren 14a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Euskara, katalana eta galiziera Europan hizkuntza ofizial bilakatzeko eskaria datorren astean aztertuko du Europar Kontseiluak, baina dagoeneko hasi dira mugimendu batzuk, eta eztabaida ez da izango sinplea. Suediako Gobernuak esan berri du neurri horrek ekar ditzakeen ondorio legalak eta eragin dezakeen kostua hobeto aztertu behar direla. Horrek adierazten du Suediak ez duela oso gogo onez hartu proposamena —samiera eta beste hizkuntza gutxitu batzuek estatus ofiziala dute han—. Bestetik, Frantziako Le Monde egunkariak berriki argitaratu du artikulu bat, iradokiz Frantziari ez zaiola komeni ate hori irekitzea. Kasualitatea izango da agian, edo ez, baina Frantziak Hizkuntza GutxituenEuropako Ituna berresteari uko egin dio aste honetan, hain justu, Alsaziako elkarte baten eskariari erantzunez. Erantzuna: «Errepublikaren zatiezintasunari, frantses populuaren batasunari eta hizkuntzaren erabilera ofizialari» kalte egingo lioke —zenbat botere hizkuntza gutxitu batentzat...—. Ez dirudi erraza, beraz, Frantziak baiezkoa ematea.

Bruselako intxaurrek hamalau iduri dute; ikusteko dago lau ba ote dauden. Oraingoz, Europako Batasunak ez du ematen bere ituneko bigarren puntuan dioena —gutxiengoen eskubideak bermatuko dituela— errespetatzeko gogo handirik duenik. Estatuen batasuna izaki, jendeena baino lehenago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.