Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Botere ekintzak

2019ko abuztuaren 3a
00:00
Entzun
Bortxaketa, eraso, hilketa, jazarpen, kontrol edota beste edozein aldaera matxistaren atzean ohartarazpen bat dago: kontuz ibili. Ona bazara, ondo portatzen bazara, ez zaizu ezer gertatuko. Bortxaketa fisiko indibidual edo kolektiboak jasateaz gain, egunerokoan hainbat indarkeriaren biktima izaten da emakumea, sistema patriarkalak ez baitu libre nahi, kontrolpean eta zapalduta baizik, eta mekanismo guztiak erabiliko ditu, agerikoak eta ezkutukoak, sistemak iraun dezan.

Adibide garbiak dira sistema horren sustatzaile diren komunikabideak. Etenik gabe entzun, ikus edo irakur daitezke biktimaren jantziari buruzko aipamenak, gizonen ezin jasanezko probokazioei buruzko iruzkinak, iritziak emakumearen iraganaz, biktima epaituz. Izan ere, gizarte patriarkalean gizona da gauza guztien neurria, arrazoia, inteligentzia, eta, era berean, paradoxikoki, emakumeak probokatzen duen animalia. Baina bortxaketa botere krimen bat da, inpunitatearena, emakumeen gorputzak diziplinatu nahi dituen ekintza, kontrolpean izateko gauza bat baita, iragarkietan, hainbat programatan, edota film pornografikoetan egunero islatzen duten emakume hori. Kontzientzia egunero astindu beharra dago, egunero galderak egin beharra, indarkeria mota guztiak leku beretik datozela ohartzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.