Albistea entzun

HIZPIDEAK

Osasun aditua eskoletan

Martxelo Otamendi Egiguren -

2020ko abuztuak 29

Jendaurrean aurkeztu dituzte azken egunotan Hego Euskal Herriko bi gobernuek eskoletako ateak zabaldutakoan, eta zabaldu aurretik, hartuko dituzten neurriak.

Ñabardurak ñabardura, bide beretik jo dute bi hezkuntza administrazioek. Segurtasun planak berandu aurkeztu, eta hezkuntza komunitatearekin landu gabe osatu dituzten kexu ugari entzun ditugu egunotan hezkuntza eragile askoren ahotik. Eskoletako zuzendariek haserre eta ozen esan dute egoera berezi horretan ezin zaiola eskolari berari eskatu segurtasunaren kudeaketa eramatea, horretan adituak ez direlako.

Konfinamenduaren ondoren milaka eta milaka langile beren lantokietara itzuli zirenean baino kezka handiagoa sortzen du egun gutxi barru egingo den eskola itzulerak. Logikoa da, helduak baitziren orduan itzuleraren subjektuak, eta gazteak eta umeak baitira oraingokoak.

Eskema idealaren eta posiblearen arteko oreka bilatu beharko dute hezkuntzako mundua osatzen dutenek; eskola batzuek ematen dutelako aukera eraikinaren tipologiagatik— irtenbide irudimentsuak praktikan jartzeko. Beste batzuek, zoritxarrez, ez.

Garrantzitsua da irakasle eta langile gehiago kontratatzea, baina hori bezain garrantzitsua litatzeke eskola bakoitzean osasun aditu profesional bat jartzea lanean. Ez osasun etxera deituko duen irakasle bat.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.