mikel rodriguez
HIZPIDEAK

Terrorea

2021eko abuztuaren 14a
00:00
Entzun
Gizon batek bortz lagun hil ditu tiroz Ingalaterrako Plymouth hirian, eta gero bere buruaz bertze egin du. Ingalaterran gertakari arraroak dira suzko armekin egindako halako sarraskiak. Poliziak nahiko agudo baztertu du «ekintza terrorista bat» izatea. Guztiek ulertzen dute horrekin zer erran nahi duen. Baina, era berean, erran nahi denaz gain, erran nahi ez dena ere erraten da «terrorista» eta «terrorismo» erabilita. Mendebaldean eguneroko hizkeran txertatua dago termino hori, erabileran duen intentzionalitatea oharkabean pasatzeraino.

Terrorea eragitea helburu duen ekintza, terrore egoera orokor bat sorraraztea... antzeko erranahiak lotu daitezke erro hori duten solasekin, baina Plymoutheko hilketa masibo horren kasuan agudo baztertu dute «terrore» gisa kalifikatzea. Azken finean, ez dutelako uste hiltzaileak motibazio politikorik zuenik krimena egiteko. «Terrorismo» hitza legez kanpoko erakunde politikoen (edo norbanakoen) ekintza armatuei legitimazio politikoa ukatzeko erabiltzen da. Alegia, «terrorea» estatu batek legez kanpoko biolentzia politikoari lotzen dion adjektiboa da soilik; hortaz, paradoxa, izaera politikoa onartzen dio.

Horregatik, deigarria egiten da oraindik tiroketa masibo baten ondoren agintarien eta polizien ahotan aditzea gertatutakoa ez dela «ekintza terrorista bat» izan. Motibazio politikoa ez duela izan ez errateagatik, ez dela «terrore» eragile erratea, funtsean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.