Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Egun historikoak

2019ko urtarrilaren 16a
00:00
Entzun
Egun historikotzat jo dute atzokoa Erresuma Batuan; egun historikotzat jo dituzte aurretik ere zenbait, 2016ko erreferendumean brexit-ak irabazi zuenez gero. Egun horiek beharbada, bata bestearen atzetik kateatuta, utziko dute halako korapilo historiko bat, urte asko eta askotako jardun politikoak mamitu dituen ondorio konponezinen katea. Herritarren arteko banaketa erreferendumean islatu zen —%51,9k egin zuten EBtik ateratzearen alde—, eta zatiketa horren azpian dauden munduen eta menpeko herrialdeen konplexutasuna islatzen da Erresuma Batuko politikagintzan, alderdien interesek are gehiago zaildua. Bi urte baino gehiago daramatzate eztabaida amaigabean, eta Theresa Mayk hilabeteak egin ditu otsoa datorrela ohartarazten. Badirudi, ordea, otsoa berak ikusi duela beste inork baino lehenago, etxekoen hortzak baitauzka zorroztuenen, erabaki historikoa hartzeko oztopo bilakatuta.

Eta orain zer? Beste korapilo bat, eta aukera batzuk zabalik: bigarren plan bat dela, zentsura mozioa dela, erreferenduma dela, Mayren dimisioa eta hauteskunde aurreratuak direla, eta, bestela, hor dago 50. artikulua luzatzearen aukera. Edozein dela bidea, itxura dauka Erresuma Batuari kosta egingo zaiola EBtik irteteko egun historikora iristea, eta EBk horretan ez dio oztoporik jarriko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.