mikel p ansa
HIZPIDEAK

Memoriak

2019ko urtarrilaren 24a
00:00
Entzun
Bakoitzaren memoriak baditu bere apetak; zer gogoratzen den, zer ahanzten; nola eraikitzen den iragan berri bat oroitzapen txatal zaharrekin... Nekez programatuko du norberak bere memoria. Eta norberarentzat zaila bada, kolektiboarentzat, ezinezko. Zer gogoratuko du memoria kolektiboak hemendik berrogei urtera? Zer ahantziko du? Nola eraikiko du iragan hau? Nekez programatuko dute hori alderdiek eta instituzioek, saiatzen ari diren arren. «Politikaren jarraipena da gerra», esan omen zuen militar batek. «Gerraren jarraipena da politika», erants liteke orain. Eusko Jaurlaritzak eskoletan indarkeria lantzeko prestatutako plana proiektu pilotu gisa hastekoa zen, baina atzeratu egin du asmo hori oraingoz. Gaur emango dituzte azalpen xeheagoak, baina plan horren inguruan sortu diren liskarrek erakusten dute memoriari buruzkoa gerra sakona dela. Eusko Legebiltzarreko Memoria Lantaldearen ibilbidea eta azken asteetako krisia ere horren adibide da. Memoria kolektibo bat nekez eraiki litekeela erakusten du. Atzera begiratu: Espainiako trantsizio politikoak ahanztura eraiki zuen 36ko gerraren gainean. Baina hildakoak, denborarekin, beti ateratzen dira ur gainera, eta hori gertatu zen 36ko gerrarekin. Eta jakinda egia bakar bat eraikitzea ezinezkoa izango dela, Juanjo Uria Hernaniko alkate izandakoarenak bezalako hitzak baliagarriak suerta litezke ipar gisa: «Gure testigantza emanda, gauzak erraztu behar dizkiegu atzetik datozenei».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.