martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Beste saio bat Venezuelan

2019ko urtarrilaren 25a
00:00
Entzun
Herenegun bere burua Venezuelako presidente izendatu eta munduko diplomazia erdia Caracasera begira jarri duen Guaidoren maniobraren sakontasuna eta iraupena zenbaterainokoa izango den jakiteko asteak beharko dira. AEBetako presidente Trumpen berehalako erreakzioak salatzen du jakitun zela gertatuko zenaz, eta ez da lehen aldia horrelako operazio bat Washingtongo gobernuaren babesarekin egiten dena, 2002ko apirilean militar batzuek Chavez presidentearen aurkako estatu kolpea eman baitzuten AEBetako Gobernuaren oniritziarekin: hiru egun iraun zuen.

Etxe Zuriko maizterra igartezina den arren, ez dugu ikusiko AEBetako armada Venezuelan lurreratzen, 2019 ez delako 1989, Reaganen marinek Panama inbaditu zuten urtea. Eta Bogotak ez du egingo Washingtonek egiten ez duena. Gainaktuazioa dago Guaido Venezuelako presidente moduan onartzea nahi dutenen aldetik; Guaidok adierazpen hust bat egin du, eta ez du estatu egitura bat bera ere bere esku hartu: lehendakariaren egoitza, armadaren gune nagusia, Auzitegi Gorena... Badaki horrekin Madurok ez duela amore emango.

Zer bilatzen du orduan Guaidok? Maduroren aurka altxatzea espero duten militarrei erakustea, eginez gero, estatu askoren babesa edukiko dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.