jakes goikoetxea
HIZPIDEAK

Istripu isilak

2019ko apirilaren 24a
00:00
Entzun
Urtero dozenaka hildako eragiten baditu ere, nekez ulertu daiteke proportzioan gizartean halako oihartzun apala eragitea. Lan istripuek ez baitute asaldurarik eragiten, ez gizartean, ez erakundeetan, eta ezta komunikabideetan ere. Sekuentzia: langile bat hil da; sindikatuen salaketa oharrak; lankideen eta sindikatuen lanuzteak eta protestak; eta motzean kontatutako albisteak. Horrela, lanean beste langile bat hil arte. Gainera, badirudi lan istripuena sindikatuen arduragaia dela soilik. Haien eskuetan eta bizkarrean geratzen baita lan istripuen kontrako kontzientziazio eta mobilizazio lana. Beste eragileren batek ba al du lan istripuena bere lehentasunen artean, ez bakarrik estatistikak osatzeko, baizik eta egoera iraultzeko? Ez.

Lan istripuek oihartzun apala dute; laneko gaixotasunen ondorioz hildakoek ezta hori ere. Zenbat langile ez ote da hil, ez ote da ari hiltzen eta ez ote da hilko laneko gaixotasun batek eraginda, hala aitortua izan gabe, estatistiketatik eta gizartearen kontzientziatik kanpo.

Lan-istripu mota asko daude. Denak ezin dira saihestu; asko bai, ordea. Traumatikoak batez ere. Lan baldintzek errazten eta bultzatzen baitituzte: alderdi batzuek eta administrazioak legez babestutako eta hainbat enpresarik baliatutako prekaritateak, malgutasunak eta azpikontratazio soka etengabeak, besteak beste. Gizartearen isiltasunak ere, baina, laguntzen du egoera larria iraunarazten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.