Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Trikimailuak

2019ko maiatzaren 15a
00:00
Entzun
Hauteskundeen batzordeetako epaileen doktrina da, diotenez, behin-behinean preso dauden hautagaiek euren eskubide politikoak gauza ditzaketela, eta, espetxetik kanpaina ekitaldiak egin. Hori bai, betiere, espetxearen ohiko funtzionamenduari eragiten ez badio. Hara nola eragiten dion, Hauteskunde Batzorde Zentralaren arabera: espetxeko bideokonferentzien gelaren ordutegietatik at dago atzoko TV3ren eztabaida saioa—22:00etan zen—, non Oriol Junqueras eta Toni Comin telematikoki parte hartzekoak ziren. Toni Comini, berriz, erbestean dagoenez, «abantaila» duelako debekatu dio batzordeak TV3n sartzea: gainerako hautagaiek ez duten aholkulariak izan ditzake-eta ondoan, telematikoki ikusiko ez liratekeenak.

Junquerasek beste bi elkarrizketa dauzka biharko hitzartuak: Catalunya Radiorekin 09:30ean, eta Ara egunkariarekin 10:30ean, eta horiek ere debekatu dizkiote, oraingoan, bideokonferentzia gelaren ordutegiaren barruan egon arren, beste zeregin batzuetarako hartua dagoelako.

Harrigarriak dira hauteskunde batzordeak doktrina janzteko darabiltzan trikimailuak, hautagai independentistak kanpainatik desagerrarazteko. Maiatzaren 21ean preso hautagaiak kongresura eta senatura akta jasotzera joaten direnean zer egingo dute zeresana emango duen argazkia eragozteko? Pixelatu?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.