jakes goikoetxea
HIZPIDEAK

Erpinak

2019ko maiatzaren 29a
00:00
Entzun
Hiru erpin. Joseba Egibar EAJko Gipuzko Buru Batzarreko presidenteak hiru erpin ikusten ditu igandeko hauteskundeen ostean abiatu beharreko negoziazioetan. PSOErekin, PSNrekin eta PSE-EErekin borobildu beharreko hiru erpin: Pedro Sanchezen inbestidura, Nafarroako Gobernua eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udalak eta foru aldundiak. Hirurak batera. EAJk hiruretan izan nahi du zer esana eta zer erabakia. Quid pro quo. Eta EAJ leku eta momentu egokian dago erabaki batzuk baldintzatu ahal izateko.

Beste kontu bat da erpin bakoitzak zer-nolako garrantzia duen EAJrentzat eta PSOErentzat. Izan ere, Egibarrek atzo nabarmendu zuen beretzat Nafarroari buruzko erabakiak «berebiziko garrantzia» duela; gainerakoek adina pisu duela; PSNk Navarra Sumarekin bat eginez gero, ez daukatela zer hitz eginik PSE-EErekin Arabari, Bizkaiari eta Gipuzkoari buruz; eta Nafarroakoak «baldintzatu» egingo dituela EAJren erabakiak. Koldo Mediavilla EAJko Harreman Instituzionaletarako idazkariak ere atzo bertan hitz egin zuen gaiari buruz, baina Nafarroari buruzko negoziazioei eta erabakiei ez zien eman Egibarrek adina garrantzia.

Hiru erpin. EAJk hirurak mahai gainean jarrita ere, hirurei buruzko erabakiak elkarri lotuta ere, jakina da hiruretako zeini egingo dion uko aurrena, zein lortu gabe egingo duen lasai asko aurrera, euskal agendaren izenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.