jakes goikoetxea
HIZPIDEAK

Arrakala Turkian

2019ko ekainaren 25a
00:00
Entzun
Ekrem Imamogluren garaipen zabalak itxaropena piztu du Turkian eta Turkiatik kanpo, arrakala adierazgarria baita Recep Tayyip Erdoganen botere pilaketan eta harrizko agintekerian. Pitzadura garrantzitsua da, lekuagatik, neurriagatik eta zabaldu den moduagatik: Imamogluk (CHP) Istanbulgo alkatetza lortu du, herrialdeko hiririk garrantzitsuena; 800.000 botoren aldea atera dio AKP Erdoganen alderdiko hautagaiari; eta garaipena lortu du Erdoganek eta AKPk hauteskundeak errepikatzea bultzatu eta gero, porrota irregulartasunekin estali nahirik.

Hala ere, itxaropena piztuta ere, ikusteko dago ea arrakala zabalduko den, Erdogan eta haren boterea kolokan jartzeraino. 2023ko hauteskundeak dira erronka, eta ikusteko dago Imamogluk urteotan zer egingo duen. Ea 2023an—edo lehenago, Erdoganek hauteskundeak aurreratzen baditu— harekin parez pare lehiatzera ausartuko den. Ausartuz gero, herritar askorentzat ezezaguna izanda, ea egoera ekonomiko kaskarrak eta Erdoganen nagusikeriak haserretutakoak erakartzeko gai izango ote den.

Turkia da. Erdogan da. Edozer egiteko tentazioa izan dezake, inpunitateak eta herrialdetik kanpoko isiltasun konplizeak lagunduta. Hala ere, ondo neurtu beharko ditu erabakiak, Imamogluren kontrako erabakiak bere kontrakoak bihur baitaitezke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.