inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Grebetan ere, zubiaren alde batean

2019ko urriaren 1a
00:00
Entzun
Mezu bat helarazi zuen Ken Loach zinema zuzendariak Donostiako Zinemaldiko sariak banatzeko ekitaldira, Sorry We Missed You haren filmak Europako lanik onenaren saria jaso zuela aprobetxatuta. Gogoan izan zituen Gipuzkoako adinekoen egoitzetako langileak, eta «haien borroka» babestu zuen, «baita ELA sindikatuarena ere». Txaloka erantzun zuen jendetzak, baina zenbait agintarik ez zuten eskurik mugitu. Izan liteke ELAren aipamen zuzenagatik, edo agian greba horretan aldundiak daukan ardura zuzenagatik. Kontuak kontu, EAJko agintariek ez zioten berotasun handirik erakutsi zinemagilearen aipamenari.

Iñigo Urkullu lehendakariak ere berotasun gutxi azaldu zien Bizkaiko metalgintzako grebalariei. Enpresariek akordioa lortzeko «ahal izan duten guztia» egin dutelako ziurtasuna agertu zuen Jaurlaritzako lehendakariak, noiz eta langileen bost eguneko greba hasi zen egunean.

Patronalaren eta langileen arteko gatazketan ohikoa izaten da EAJko agintariak zubiaren eskuineko aldera irristatzea. Agintariek zubiaren erdialdean geratu behar luketela uste duenik ez da faltako, eta haren bazkide sozialistek ezer ez esateak harritzen duenik ere ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.