jakes goikoetxea
HIZPIDEAK

Demokrazia birtuala ere ez

2019ko azaroaren 6a
00:00
Entzun
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteak gogor plantak egin zituen herenegun Kataluniako independentziazaleen kontra, hauteskundeetako telebista eztabaidan, ondoan zituen ultraeskuindarren itxura eman nahi gabe, haiek bezain gogorra dela erakusteko asmoz. Atzo bertan Estatuko Aldizkari Ofizialak argitaratu egin zuen gobernuak ostiralean onartutako dekretua, besteak beste, komunikazio elektronikoen sareetan eta zerbitzuetan esku hartu ahal izateko, bai bere gain hartzeko, bai eteteko. «Ordena publikoari eragin ahal badiote». Espainiako Gobernuak erabakiko du, jakina, zer den ordena publikoari eragitea eta zerk eta noiz eragin ahalko dion. Epaileen baimenik gabe. Gobernua epaile, beste behin.

Kataluniako independentziaren aldeko mugimenduaren kontra ad hoc hartutako neurria da, 155 digital moduko bat, gobernuak berak disimulurik gabe onartu duenez: «Espainiako lurraldearen zati batean berriki izan diren gertaera larriek agerian utzi dute egungo araudia aldatzeko beharra, egoerari aurre egiteko». Kataluniaren kontra onartua, gainerako herritar, administrazio eta mugimendu deserosoei aplikatzeko modukoa.

Espainia urrun dago demokrazia bat izatetik. Baita sarean ere. Ez da ezta demokrazia birtuala ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.