Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Fetuaren irudiak

2019ko azaroaren 30a
00:00
Entzun
Eslovakiako Legebiltzarrera iritsi da orain arriskua: Europako Batasuneko abortuaren legerik murriztaileena onartu dezake, Gotzain Katolikoen Konferentziak bedeinkatuta. Abortatzera joan aurretik, fetuaren irudi bat erakutsi nahi diete emakumeei, eta, taupadak entzunarazi, abortatzeko asmoa geratzeko asmoz, kulpa sentimendu dosi bat ezarriz. Horretaz arduratu da Eliza katolikoa, horretaz Eslovakian indartsu dabiltzan kontserbadore eta eskuin muturrekoak. Zer axola dio emakumeen osasun fisiko eta mentalak.

Amatasun behartuak mendeak daramatza emakumeen eskubideak eta garapena suntsitzen. Emakumeek ugalketari eta sexualitateari buruz hartu dituzten erabakiak estigmaz eta tabuz inguraturik daude oraindik ere. Eta elizek eta politikak ez dute kulparen estigma betikotu besterik egiten. Abortua hilketa da, bekatua; bozen kanpainetan beste ezer lortzeko truka daitekeen txanpona da, eskubide bat izan beharrean. Baina abortatzeko eskubideak ez du legeari baldintzaturik egon behar, lortutakoa apaizek eta politikariek gerarazteko arriskua baitago beti. Gurean badugu adibide bat: Alberto Ruiz Gallardon Espainiako Justizia ministro zela Abortuaren Legearen erreforma egiten saiatu zenean, UPNk proposatu zuen abortatu baino lehen emakumeak fetua ikustera behartzea. Arriskua hor dago beti.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.