Eider Goenaga Lizaso.
HIZPIDEAK

Asiloa nori?

2020ko otsailaren 5a
00:00
Entzun
Jaioterria utzita Europara babes bila etortzen direnen kopurua gora egiten ari da azken urteetan. Atzo errefuxiatuen laguntzarako CEAR erakundeak Hego Euskal Herriko datuak eman zituen. Iaztik hirukoiztu egin da babesa eskatu dutenen kopurua: 5.535 lagunek eskatu zuten iaz asiloa. Espainiako Estatuko datuekin nahastuta ageri dira datu horiek, ordea. Izan ere, asilo eskubidea onartzea edo atzera botatzea ez dagokie euskal erakundeei, ez da haien eskumena.Entzuten dira noizbehinka euskal erakundeetako ordezkariak prest etorkinak hartzeko, eta kopuruak ere ematen dituzte. Baina, egiaz, asiloa nori dagokion erabakitzeko garaian ez dute ezer esaterik. Espainiako Estatuak onartzen du nork merezi duen babesa eta nork ez; norentzat den zilegi eskubide hori eta norentzat ez; zein herrialdetatik ihes egitea den babesteko modukoa eta zein herrialdetatik ihes egitea ez.

Giza Eskubideen Adierazpenak dioenez, sorlekuan oinarrizko eskubideak urratuak zaizkienean edota jazarpenari eta bortxakeriari ihes egiten diotenean eman beharreko babesa da. Asilo eskubidearen onarpenean, ordea, beste arrazoi batzuek dute benetako pisua. Adierazgarria da Espainiako Estatuko iazko datua. Arrazoi humanitarioengatik onartutako 39.716 asilo eskaeretatik 39.667 venezuelarrei onartu zizkieten, eta bakar bat ere ez Siriatik iritsitakoei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.