martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Eskuak libre Israelek

2020ko abenduaren 29a
00:00
Entzun
Israel ez da geldituko Zisjordania osoa bere mendean erabat hartu arte; ez da berez geldituko, eta ez du inork kanpotik geldiaraziko. Hamarkadak daramatza Israelek lurrak lapurtzen Palestinari, eta atzo jakinarazi zuen beste urrats bat egingo duela porlanezko okupazioaren estrategian. Milaka etxe gehiago eraikitzeko behar diren urrats administratiboak egiten hasteko asmoa adierazi zuten atzo Tel Aviveko agintariek.

Garai diplomatiko gozoa bizi du Israelek AEBetako presidente Donald Trumpen babesarekin; gero eta gehiago baitira, agintari estatubatuarraren eraginez, Israelekin harreman diplomatikoak normalizatzeko erabakia hartu duten estatu arabiarrak. Maroko azkena, Trumpek Sahararen gaineko nagusitasuna Mohamed VI.ari aitortuta.

Israel-Palestina auzian, azken mende erdian, gezurrezko orekari eutsi nahi izan diote estatu arabiar gehienek. Alde batetik, ez diote aitortza diplomatikoa egin Israeli, eta, bestaldetik, bakarrik utzi dituzte palestinarrak. Herri arabiar horiek hitzezko protesta ozenak egiten dituzte Israelek Palestinan sarraski bat egin duen aldiro, baina ez diote sekula Palestinari eman Israelen erasoak gelditzeko beharrezko lukeen laguntza.

Horregatik segitzen du Israelek eskuak libre edukitzen, atzo iragarri legez,palestinarren lurretan nahi adina kokaleku eraikitzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.