mikel rodriguez
HIZPIDEAK

Klubaren babesa

2020ko abenduaren 30a
00:00
Entzun
Shanghaiko auzitegi batek Zhang Zhan kazetariari ezarri dion kartzela zigorraren salatzaile gogorrenetako bat izan da EB Europako Batasuna. EB, ordea, ez da erakunde zibil bat edo gobernuz kanpoko talde bat; EB estatu burujabeen klub bat da. Hortaz, estatu burujabe horiek bertze estatu burujabe batek egin dituen eskubide urraketak salatu dituzte. Eta ez nolanahiko tonuan, Josep Borrell EBren diplomazia arduradunak Zhang torturatzea egotzi baitie Txinako agintariei, «iturri sinesgarriak» aipatuta.

Txinak eskubideak urratzen dituenean, ahotsa altxatu ohi du EBk, nahiz eta politikoki eta ekonomikoki horrek ez duen bertze munduko ondoriorik izaten normalean. Baina deigarria da EBko estatuek antzeko eskubide urraketak egiten dituztenean ordezkari politikorik ez dela agertzen jendaurrera estatu hori epaitzera. Gertatzen da batzuetan; errate baterako, Hungariako eta Poloniako gobernu ultrakontserbadoreekin, zenbaitetan batasunaren ildo komuna zalantzan paratu dutelako, akaso. Baina EBren mendebaldean badago erresuma handi samar bat halakoak eta bi egin dituena, eta egiten dituena oraindik ere, Borrellek ezin hobeki ezagutzen duena, eta arrunt gutxitan egin diotena errietarik jendaurrean. Izan ere, EB zuzenbidearen itsasargi moral bat baino lehenago baita klub bat, eta klubek, normalean, bazkideak babesteko joera dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.