Albistea entzun

HIZPIDEAK

Propaganda

Mikel P. Ansa -

2021eko maiatzak 6 - @peruarenaansa

Propaganda tresna ezin hobeak dira jaiegunak: halako data jaiegun izendatuz gero, nahi gabe ere herritar guztiak enteratuko dira egun horretan zer gertatu zen. Eusko Jaurlaritza lehenago ere saiatu zen, Estatutuaren Eguna jai dekretatuta, eta orain Elkanoren Eguna inauguratuko dute, 2022ko irailaren 6an.

Inozoegia litzateke pentsatzea herritarren atxikimendua lortzeko izendatzen direla jai halako data jakinak. Egun jakin bat jai izateak ez du atxikimendu akritikoa sortzen berez, eta hor daude egutegiko egun gorri horiek, frogatzeko: San Ignazio, Hispanitatearen Eguna, Espainiako Konstituzioaren Eguna, Aste Santua... Jaiegun horiek ez dituzte herritarrak katolikoago edo espainiarrago egin, eta Elkanoren Egunak ere ez du atxikimendu ezohiko bat sortuko, noski. Baina herritarrengana iristeko modu bat dira jaiegunak, sare sozial eta hedabide guztiak baino eraginkorragoak seguru asko, eta tresna hori baliatu du Jaurlaritzak. Eta pena da, mundua Black Lives Matter mugimenduaren aldarriei eta kolonizazioaren izen handien berrinterpretazioari begira dagoen honetan, Euskal Herriko garai bateko konkistatzaileek egindakoak berrikusteko aukera iritsi den honetan, Espainiako Koroaren zerbitzura egindako espedizio kolonial bat Cadizera iritsi zen eguna ospatu behar izatea autonomierkidegotarrek. Propaganda egitea bazen helburua, ez ziren, ba, aukerak falta. Esaterako, hor ausazko bat: Zirgarien Eguna. Meritu gutxiago egin ote zuten?

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.