mikel rodriguez
HIZPIDEAK

Minoria hesitu

2021eko maiatzaren 14a
00:00
Entzun
Udalerri batera mugatutako afera bat baino zerbait larriagoa da EAEko Auzitegi Nagusiak Irungo Udaltzaingoko euskara eskakizunei buruz eman duen epaia. Lanpostu publikoak eskuratzeko euskara «diskriminatzailea» dela ebatzita, nazionalismo espainolak urtetan sustatu duen euskaldun pribilegiatuaren irudi faltsua hauspotu du. Bereziki larria da hori epai batean idatzita egotea.

Lan eskaintzaren aurka jo duen Irungo abokatuaren argudioetako bat da hirian euskara gutxi erabiltzen dela, udalak egindako ikerketa batek ondorioztatu duenez. «[...] eta apelatuak [udalak] ez ditu zalantzan paratu emaitza horiek», zehazten dute epaileek. Jarraian, administrazioarekin euskaraz aritzeko eskubidea ere bermatu behar dela diote. «Herritarren eskubideak bermatu behar dira, bereziki gutxiengoenak direnean».

Bai abokatu salatzaileak, bai epaileek ezarri duten markoa gehiengo-gutxiengoena da; hau da, euskaldunari minorien estatusa ematea. Gutxiengoak zehaztuak dituzten gizarteetan, norma gehiengoak ezartzen du; minoriei eskubide batzuk aitortzen zaizkie, eta kudeatzen dira kudeatzen diren bezala: horien kexen intentsitatearen arabera. Hori da, hain zuzen, Nafarroa Garaian alderdi nazionalista espainiarrek ezarria duten markoa, euskaldunak minoria gisa hesitzea. Eta, dirudienez, marko hori Hegoaldeko bertze probintziatara hedatzeko arriskua dago. Horrek bete-betean talka egiten du euskalgintzak defendatzen duenarekin, normalizazioarekin; hau da, euskalduna minoria bat ez, normaren parte izatearekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.