martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Suitza, galdeketen errepublika

2021eko ekainaren 15a
00:00
Entzun
Suitzan, 1971n egindako erreferendum federalean lortu zuten emakumeek botoa emateko eskubidea, konfederazio osoan egindako galdeketetan. Ez lehenago. Eibarren aldarrikatu zen Errepublikak eskubide hori onartu eta 40 urtera. Eta 1971ko galdeketa hartan ezezkoak irabazi balu? Urte batzuetan emakumeek botoa emateko aukerarik gabe segituko zuketen. Horixe gertatu baitzen 1959koan, ezezkoak %65ekin irabazi zuelako.

Emakumeen eskubideak ez du onarpen bera izan kantonamendu batetik bestera. Appenzelleko bi kantonamenduetan, bi kantonamendu horietan bakarrik egiten ziren galdeketetan emakumeek ez zuten botoa emateko eskubidea lortu 1990ean Auzitegi Federalari pazientzia agortu eta berdintasun irizpidea ezarri zuen arte. Ordura arte egindako bozketetan, 1959an %95ekin eta 1971n %71rekin, gizonezkoek bakarrik erabaki zuten emakumezkoek ez zeukatela galdeketa horietan parte hartzeko eskubiderik.

Klima larrialdiari aurre egiteko neurri bereziak hartzeari uko egin zioten suitzarrek igandean egindako galdeketan. Nola kudeatzen da hori? Zer egingo dute neurri horiek bai hartu dituzten inguruko estatuek?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.