mikel rodriguez
HIZPIDEAK

Amnistia legearen eredua

2021eko uztailaren 21a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ipar Irlandako Parlamentuak aho batez erran dio ezetz Erresuma Batuko Gobernuak gatazka armatuaren aroko hilketa eta eraso kasuetarako proposatu duen preskripzio legeari. Alderdi unionistek eta nazionalistek, guziek erran diote ezetz Downing Street-i. Ikuspuntuak ez dira berberak, ordea. DUP Alderdi Demokratiko Unionistak, errate baterako, Londresi leporatu dio «polizia eta soldaduak bonba bat paratu edo katua sakatu zutenekin» parekatzea. Izan ere, Erresuma Batuko Gobernuak zera proposatu du, 1998 arte halako ekintzak egin zituzten guztiei, estatuko indarretako kideei nahiz IRAko kideei, baliorik gabe uztea ondorio penalak.

Errepublikanoek, ordea, uste dute Londresek preskripzioak ezarrita ezerezean utzi nahi duela estatuak gatazkan izan zuen erantzukizuna. «Sistema politiko britainiarrak ezin dio egiari aurre egin», adierazi du Michelle O'Neill-ek, Sinn Feinen presidenteorde eta Ipar Irlandako lehen ministrordeak. Espainiako Amnistia Legearen ondorioz, espetxeak preso politikoz hustu ziren 1977an, baina, oraingoz, lege hori bera erabili du Espainiako Erresumak diktaduraren krimenak ez ikertzeko eta estatuaren erantzukizunak ez argitzeko justifikaziotzat. Irlandako errepublikanoak ereduaz jakitun direla ematen du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.