martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Gora eta behera luzerako

2021eko azaroaren 30a
00:00
Entzun
COVID-19aren aurkako txertoa denbora errekorrean sortu izanak asko arindu du infekzioak sortutako kaltea eta, oraingoz, hari aurre egiteko daukagun tresna mediko bakarra da. Baina ez gaitu erabat immunizatzen, eta horregatik dabiltza infekzioaren adierazleak gora eta behera, olatuz olatu ikusten ari garen legez. Goranzko joeran gaude orain gure inguru zabalean. Eta horrela izango da medikuntzak gaitz hori harrapatzetik erabat libre uzten gaituen arte. Ez du ematen epe laburrean iritsiko denik.

Oso azkar igotzen da infektatuen kopurua, abiada bizian, eta horrekin batera hasten dira ondorio larriak: konfinatuak, erietxeratuak eta hildakoak. Aurreneko olatuetan argudia genezakeen ez genekiela birusak nola funtzionatzen zuen; orain, badakigu. Kopuruak asko jaitsita ere, badakigu ezinezkoa dela behe maila horietan kateatzea, eta atsedenaldi sozial baten ondoren berriro joko duela gora. Beste konponbiderik ezean, oso litekeena da txertoa urtean bi bider hartu behar izatea, eta segurtasun neurriekin segitu behar izatea: maskara, murrizketak...

Bien bitartean, estatu nagusiek aurpegia garbitzeko baino balio ez duten itxurazko bilerak egiten segituko dute, baina ez dute erabakiko garrantzitsuena: txertoa mundu osoan zabaltzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.