mikel rodriguez
HIZPIDEAK

Risk partida konplikatua

2022ko urtarrilaren 13a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
NATOk eta Errusiak elkarren artean piztu den tentsio krisi larria izan dute mintzagai Bruselan. Kontent agertu dira mahai beraren bueltan jarri direlako, baina hortik aitzinera, adostasunik ez. Risk partida konplikatua jokatzen ari dira bi aldeak.

Ukraina da bi aldeen harremana gaiztotu duen auzia, eta badirudi mahai gainean guztiz baztertuta dagoela behinola oihartzun handiagoa izan zuen Austriako eredua. Austria militarki herrialde neutrala da, II. Mundu Gerraren ondorenean hala ezarrita. AEBek eta Sobietar Batasunak hitzartu zuten konponbide bat izan zen, lehian ziren aliantzen zabalkundean bi aldeen interesekoa izan zitekeen oreka bat bilatzeko.

Baina orduko Austriaren eta oraingo Ukrainaren testuinguruak hagitz ezberdinak dira. Ukrainak ez du bi potentzia handien aurka mundu gerra bat galdu; gainera, gatazka zibil bat du, potentzietako baten mugakide da, historikoki eta kulturalki hari estu lotuta dago, eta lurraldetasun auzi larri bat du harekin.

Ukrainako Gobernuarentzat burujabetza kontu bat da; hau da, Errusia ez dela inor erabakitzeko bertze herrialde batek zer aliantza izan behar dituen.NATOk bere egin du argudio hori, logikoa denez. Baina hori bezain logikoa da pentsatzea Errusiak ez duela bertzerik gabe onartuko etsaitzat eta mehatxutzat seinalatzen duen aliantza militar batek Europako ia muga denetan inguratzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.