mikel rodriguez
HIZPIDEAK

Ur errota batean harrapatuta

2022ko apirilaren 14a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
ELAk, LABek eta Euskalgintzaren Kontseiluak Hego Euskal Herrian lan mundua euskalduntzeko ekinaldi bat aurkeztu zuten 2020an. Bertzeak bertze, euskara planak sustatu nahi zituzten 50 langile baino gehiagoko enpresetan. Urte eta erdi geroago jakinarazi dutenez, instituzioek ez dute asmoa babestu. Ezta CEN Nafarroako Enpresaburuen Elkargoak eta Confebask patronalek ere.

«Ezin dugu utzi hezkuntzan egin diren urratsak galtzen gazte horiek lan mundurako jauzia egiten dutenean», ohartarazi zuen atzo Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak. Mendeetako hiztun galera gelditzeko tresna erabakigarria izan zen XX. mendearen bigarren erdialdean euskara hezkuntzako hizkuntza gisa hedatzea, baina badira jada hamarkada batzuk euskalgintza ohartarazten hasi zenetik hori ez zela nahikoa izanen sendo eusteko, eskolatik kanpoko munduan gaztelaniak eta frantsesak hegemonia ukiezinari eusten bazioten.

Izan ere, erdara horiek lan mundua, aisia eta bertzelako espazioak hertsiki monopolizatuak dituzten artean, euskaldunen hizkuntza ur errota batean bezala harrapatuta edukiko dute: bizirik bai, mugimenduan, baina beti toki berean bueltaka, haien pare izateko ibilguetara ezin ailegatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.