mikel rodriguez
HIZPIDEAK

Zahartzaroa kondena gisa

2023ko martxoaren 30a
00:00
Entzun
Jaurlaritzak agindu dituen bi ikerketen arabera, enpresek adinaren araberako bazterketa egiten dute langileak kontratatzean. «Lan merkatuan sexuaren eta arrazaren araberako bazterketa bazela bagenekien, baina orain ikusi dugu adina ere langile bat edo beste kontratatzeko arrazoi dela», adierazi zuen atzo Sara de la Rica EHUko Ekonomia katedradun eta ISEAK fundazioko zuzendariak. Lan eta Enplegu Sailaren arabera, epe luzeko langabeen bi heren 45 urtetik goitikoak dira.

Zahartu eta lanik gabe gelditzea bazterketa jasateko arrisku faktore bat gehiago da, hortaz. Erretiro adina gibelatzeko ekinaldi betea jasaten ari da Euskal Herria. Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan 64 urtera arte esperatu beharko da orain, karrikak Emmanuel Macron Frantziako presidenteari gibelera eginarazten ez badio. Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroa Garaian 67 urtean paratu dute, eta metropoliko foro batzuetan hasiak dira indar egiten 70era edo 72ra gibelatzeko.

Garai batean langileen artean hegemonikoa zen bizitza plana —bizi osorako lan bat, eta tenorez hartutako erretiro duin bat, bizitzako azken urteak ahal den lasaien gozatzeko— desegite prozesuan da. Lanean den zaharrak ez du hurbil ikusiko erretiro eguna, eta langabezian denak, berriz, ikusiko duen ere ezinen du jakin. Zahartzaroa kondena gisa ezartzera doan gizarte eredu bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.