Albistea entzun

HIZPIDEAK

Galtzaile eta pobre

Amagoia Mujika Tolaretxipi -

2023ko maiatzak 26 - @mmuxika

Damaskoko gobernuak bere neurrira egindako legeei esker, jabetza eta aberastasunak eskuz aldatuz joan dira Sirian 2012az gero, gerra lehertu eta urtebetetik gaurdaino. Modu horretara, oposizioko hildakoen eta desagerrarazitakoen familiak ezer gabe geratu dira, baita atzerrira ihes egin dutenak ere, edota Sirian bertan lekualdatu direnak. 500.000 pertsona inguru hil zituzten Al-Assaden aldekoek, 115.000 desagerrarazi, eta 12,5 milioi desplazatu daude.

Baxar al-Assad presidentea arduratu da urteotan boteretzeko bide guztiak erabiltzen, itzuli nahi duenak ez baitu nola, eta gobernuaren aurkako mugimendu orok eskuak lotuta dauzka, galtzaile izateaz gain pobrea ere bai baita.

Baina bide horiek ez ditu Damaskok asmatu. Gerraoste guztietan lapurreta masiboak egiten ditu irabazleak, oposizioa deuseztatzeko, eta herria ahots disidenterik gabe berreraikitzeko. Urrutira joan gabe, 36ko gerraostean gertatutakoa gogoratzea besterik ez dago.

Dena utzita joan denak are arrazoi gutxiago du itzultzeko ezer ez badu, baina okerrena da mugimenduok nazioartearen onespenarekin egiten direla. Al-Assaden gobernua agertoki diplomatikora itzuli berri da Arabiar Ligan parte hartzearekin bat, eta ez legoke sobran Siriari kargu hartzea egiten ari denagatik.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...