Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Klientelismoa

2019ko otsailaren 23a
00:00
Entzun
Herrialde batzuetan, dimisioa emateko nahikoa izaten da trafikoko arauak haustea. Aida Hadzialic Suediako ministroak alkoholemia kontrolean positibo emateagatik utzi zuen kargua, eta Chris Huhne britainiarrak, berriz, saiatu zelako ezkutatzen gidatzeko hainbat puntu galdu zituela. Baina hemen ez dago halako ohiturarik. Urteetan agintzera ohitua dagoenaren nagusikeria ez dagoelako arriskuan, eta, Osakidetzaren kasuan, zerbitzuburuen boterea pisuagoa delako duintasun politikoa baino.

EAEko fiskalburu Carmen Adanen ikerketak dioena indartu besterik ez dute egin medikuek: azterketekin gertatu dena ohiko praktika dela, egiturazkoa, eta ez, Jon Darponek dioen bezala, sistemak eragotzi ezin dituen norbanakoen akatsak; lanpostuak eskuratzeko klientelismo sistemarekin lotua dago iruzurra, arduradunen begikoak sartzeko joeran oinarritua. Denbora kontua besterik ez zen praktika ustelen auzia piztea, eta orain piztu da. Sailburuak—mediku izan baita— ondotxo daki zer dagoen, baina, hala ere, ondorio politikorik ez dago, osasun boteredunek txiki-txiki egin ditzaketelako sistema sostengatzen dutenak eta sistema bera. Hauteskunde garaiotan kalkulatua dute ez dela bozak baino lehenago izango ikerketak epaiketarako har dezakeen bidea, eta, bien bitartean, zaparrada pasatu arte ezer ez egitea da egitasmoa, sistemak bizirik iraun dezan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.