jakes goikoetxea
HIZPIDEAK

Kartzelan hil

2019ko maiatzaren 9a
00:00
Entzun
Zer demontre gertatzen da espetxeen barruan? Zer eratako legeek agintzen dute gizartetik bakartuta aritzeko sortutako eremu horietan? Nori eman behar dizkiote azalpenak espetxeen kudeatzaileek? Inork eskatzen al dizkie argibideak?

Errealitate paraleloak dira kartzelak. Halakoak izateko sortuak direnez, hala funtzionatzen dute, bai barrura begira, bai kanpora begira. Eta ez dirudi espetxeen arduradunik asaldatzen denik. Ezta agintari politikorik ernegatzen denik, espetxeak kudeatzeko eskumenik eduki gabe ere, herritar bat espetxean hiltzen delako. Badira droga gaindosiagatik hildako presoak. Espetxe barruan. Eremu isolatu batean. Estatuaren zaintzapean eta ardurapean. Eta ez da ezer gertatzen.

Heriotzen larritasunari gehitu egin behar zaio heriotzen ostean espetxeetako arduradunek izan ohi duten jokabide krudela eta arduragabea. Hala azaldu eta salatu dute Jonathan Costillas eta Xabier Gonzalez Garcia presoen senideek. Heriotzaren abisua, berandu. Tratu hotza, urruna eta gutxieslea. Babesik eta enpatiarik gabea: telefono dei bat eta bost minutuko bilera bat. Eskubideei buruzko informaziorik ez: senidearen gorpua erraustua izan eta bigarren autopsia egiteko eskubidea galtzeraino. Heriotza eta heriotzaren zergatiak ezkutatzeko joera. Buroerrepresioa deitu dio Salhaketako Cesar Manzanosek. Kartzelak inpunitate eremu dira oraindik ere, barruan eta kanpoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.