inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Senperren agurra

2020ko urtarrilaren 15a
00:00
Entzun
Bere kargu publikoak utziko ditu Borja Senperrek, multinazional batera joateko. Asko idatzi da PPko zuzendaritzarekin zituen balizko desadostasunei buruz, baina Senperrek berak ohartarazi du ez zegoela horren deseroso alderdian.

Kolore ñabardura askorik ez duen nazionalismo espainiarraren barruan, Senperrek ez luke kirrinka handirik egingo. Beste kontu bat da ea zer bide lukeen gaur egun politikan aurrera egiteko. Maldan behera doan alderdi bat da PP Euskal Herrian, eta Madrilen ateak itxita dauzka, Casadorena ez baizik eta Soraya Saez de Santamariaren hautagaitza babestu zuenetik.

Baskismoaren —edo, donostiartasunaren— jaka jantzi du Senperrek, eta, neurri batean, hala irudikatu dute hedabideek azkenaldi honetan. Nekez aurkituko dute, baina, haren aipu gozoren bat Espainia ez diren beste nazioen eskubide politikoen inguruan. Eskuin muturreko Voxeko buru Santiago Abascali buruz, baina, amultsu aritu da beti: «Harekin dudan adiskidetasuna zartaezina da». Egia da euren gazteria zartatzeko arriskuan bizi izan zirela, ETAren jazarpenagatik. Baina babes ezinbestekoa eman zioten Aznarren eta Mayor Orejaren estatu politika gogorrari. Orain, botere politikotik botere ekonomikora doa: Saez de Santamaria, Aznar, Acebes, Rato eta bere alderdiko beste hamaika buruzagi joan ziren bezala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.