inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Txanda-pasa

2020ko irailaren 12a
00:00
Entzun
Ezin zaio Jokin Bildarratzi leporatu asteartean hezkuntzako sindikatuek egingo duten grebaren gaineko ardura. Hezkuntza sailburu hautatu berria izanik, orain arteko kudeaketatik salbu da, eta nahiko lan izan du grebara deitu dutenekin elkartu eta hura bertan behera utz dezaten konbentzitzen. Bildarratzek ez, baina Hezkuntza Saila orain arte gidatu dutenek, eta baita Jaurlaritzako ardura nagusia izan dutenek ere, eduki dute denbora nahikoa astearteko greba eragin duten arrazoiak desaktibatzeko. Eta, emaitza ikusita, ez dute horretan asmatu.

Egoera salbuespenezkoa izanik ere, irakasle eta giza baliabide gehigarririk ez da iritsi ikastetxeetara. Sindikatuek eta lanean ari diren irakasleek salatu dutenez, zentroetako zuzendaritza taldeen gain utzi dute agintariek protokoloak ezarri eta neurriak zehazteko ardura. Eskolako lehen egunetan bizi izan duten egoeraz galdetu die kazeta honek hainbat irakasle eta zerbitzuetako langileri, eta guztiek nabarmendu dute bizi izan duten irizpide eta informazio falta.

Jaurlaritzak «txanda pasatu» eta telefono deiak hartu ere ez dizkiela egin salatu du irakasleetako batek. Bildarratzek, berriz, sindikatuen jarrera deitoratu du, eta baliabide gehiago jartzeko asmoa daukala azpimarratu. Hala bada, berehala jarriko da ados protesta antolatu dutenekin. Hala ez bada, haiek nekez egingo dute protestan atzera. Eskolan gerta daitezkeen arazoen ardura, azkenean, haien gainean baitago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.