mikel p ansa
HIZPIDEAK

Hau da Europa

2020ko irailaren 24a
00:00
Entzun
Mohamed, 18 urte; Burkina Fasotik ihes egin, eta urtebete pasa darama Morian. «Europa hau al da? Europa horrelakoa da? Hau ez da Europa», galdetzen duBERRIAk aste honetan argitaratu duen bideoan. Bai, hauxe da Europa; pertsonei ateak eta leihoak ixten dizkien eta elkarren artean ezer gutxi adosteko gai den zahar zurien kuadrilla bat, ustez bazkideak direnen artean ere mutur joka dabilena. Europako Batzordeak atzo aurkeztu zuen migrazio politikarako oinarri berriak ez du zirrikitu handirik uzten: Europak ez du afrikarrik nahi, ez badira jet pribatuetan iristen. Konparazio bakar batek dena erakusten du: Frontexeko militarren patruilak sendotzeko diru ekarpena handitu nahi du Europak, eta Mediterraneora hil ala bizi itsasoratzen diren horiek erreskatatzeko planik eta asmorik ez du batere. Nahiago dirua militarretan gastatu, erreskateetan baino. Euroko zentimorik ere ez horientzat. «Hirugarren herrialdeekin» akordioak indartu nahi ditu. Irakur bedi «Libia, Turkia eta enparauak», dagoeneko zalantzarik ez dagoen arren herrialde horiek trukerako eta xantaiarako txanpon gisa erabiltzen dituztela migratzaileak. Asilo eskarien tramitazioa ere indartu nahi du, kanporatzeak azkartzeko. Eta, gutxi balitz, Europara iristen direnak hartzeko kuotak —sekula errespetatu ez direnak— ezeztatuko ditu. Leku ederrean gelditzen ari dira humanismoaren eta elkartasunaren balioak. Eta bai, hau da Europa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.