martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Zigor erantsi gehiago

2020ko abenduaren 8a
00:00
Entzun
Tristea da irakurri behar izatea beren senide eta lagunengandik urrutian espetxeratuta dauden euskal preso politikoek ez dutela Zuerako kartzelara (Zaragoza, Espainia) hurbilduak izatea nahi; kontraesanezkoa delako urrunketa bukatu nahi izatea eta etxetik orain artekoa baino gertuago dagoen espetxera joan nahi ez izatea.

Baina preso horien nahia ez da apeta hutsa, atzo Motibazio Politikoko Euskal Presoei Aplikatutako Espetxe Politikaren Behatokiak jakinarazi zuenez. Behatokiak salatu zuen Zuerako kartzela horretan, bertako arduradunek horrela erabakita, galarazi egiten zaizkiela presoei gradu aldaketak eta, ondorioz, bizitza normalizatuagoa egitea errazten dieten espetxe onurak. Hurbilago bai, baina beti bezain egoera ankerrean.

Zueran gertatzen denak aurrrez aurre jotzen du birgizarteratzea helburu duten espetxe politikarik oinarrizkoenekin. Urrunketa ez zigor kodean ezta sententzian ere agertzen ez den zigor erantsia da; eta urrunketaren zigor erantsia desagertzeko lehen urratsak hasi direnean, badirudi Zuerako tratamendu batzordeak bere aldetik erabaki duela beste zigor bat jartzea euskal preso politikoei: gradu aldaketarik ez.

Begi-bistakoa da espetxe horretako arduradunek ez dutela maite urrunketa bukatzea. Horregatik ari dira eginahal guztian eragozpenak jartzen hurbiltzen dizkieten presoei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.