Albistea entzun

HIZPIDEAK

Gaixomaitia

Amagoia Mujika Tolaretxipi -

2020ko abenduak 12 - @mmuxika

Pozgarria da jakitea euskal herritarren zoriontasun afektibo-emozionala 7,4 puntukoa dela, Kaixomaitia.eus atariak Aztikerren laguntzarekin egin duen inkestak erakusten duenez. Zoriontasun sexuala, berriz, apalagoa da: 6,2koa. Edonola ere, ongi, azterketa gainditze hutsarekin konforme dagoenarentzat. Baina kalifikazioaren atzean dagoena ez da osasuntsua; izan ere, betiko harreman ereduak gailentzen jarraitzen baitu: bikote heterosexualen harreman itxiak. Gizartea ezer gutxi aldatu den seinale, edota ohikoak bere horretan jarrai dezan elikatzen den sistemaren isla.

Pandemiaren garaiotako erabakiek gutxienez zer pentsatu eman dute arlo horretan, zein harreman mota erraztu diren, eta zeintzuk ez horrenbeste. Ez da aukerarik aztertu noizbehinkako harremanak bermatzeko, edota bide egiteko maitaleak elkarrekin egoteko batetik bestera mugi daitezen, besteak beste. Eredu klasikotik at daudenak zaintzeko. Edonork argudia dezake osasunaren hobe beharrez izan dela, baina osasunak ertz asko ditu, eta segurtasuna bermatzeko moduak ere bai.

Esanguratsua da ere inkestak jende askori balio izan diola afektibitateari eta sexualitateari buruz gogoeta egiteko; inoiz planteatu gabeko galderak egin dizkiola bere buruari. Alegia, sexua gure bizitzan oso presente dagoela, baina askotan oso modu azalekoan, eta ez horren osasuntsuan.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.