martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Tematuta segitzen dute

2020ko abenduaren 15a
00:00
Entzun
«Otegiren zigorra zuzendu egin behar da, eta askoz gehiago egin lezake bakearen alde kanpoan barruan baino». Hitz horiek ez dira giza eskubideen nazioarteko behatoki bateko goi arduradun batek esanak. Egindako instrukzioaren ondorioz Arnaldo Otegi eta Bateragune auziko besteak (Rafa Diez, Sonia Jacinto, Miren Zabaleta eta Arkaitz Rodriguez) kartzelara bidean jarri zituen Baltasar Garzon magistratu ohiak esandakoak dira, 2015eko urrian, zigortuek espetxean lau urte zeramatzatela. Hitz horien zintzotasuna alde batera utzita, ondo islatzen dute legelari askok behin eta berriro salatu dutena. Alegia, Bateragune auzia sekula gertatu behar ez zen auzi bat izan zela.

Harrigarria da zein azkar hartu zuen atzo Espainiako Auzitegi Gorenak Bateragune auziaren epaiketa Auzitegi Nazionalean errepikatzeko erabakia; 16 magistratuek aho batez hartu izana bezainbeste. Giza Eskubideen Estrasburgoko Auzitegiak epaia indargabetu egin behar zela zioen ebazpena beteaz, Auzitegi Nazionalak bi aldiz esanda dauka ez dela epaiketa hori errepikatu behar; eta ez auzitegi horretako edozein aretok, baizik eta bostak epaitu eta zigortu zituen areto berak, Angela Murillo epailea buru.

Zer mezu bidali nahi du Auzitegi Gorenak atzo hartu zuen erabakiarekin? Nori bidali nahi dio?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.