mikel rodriguez
HIZPIDEAK

Estutasunik gabe

2021eko urtarrilaren 20a
00:00
Entzun
Christine Aschbacher Austriako Lan ministroak dimisioa eman zuen duela 11 egun, blogari batek salatu ondoren plagioa egin zuela 2006an aurkeztu zuen unibertsitateko tesian. «Eskandalu» solasa erabili zuten nazioarteko prentsan kasua izendatzerakoan, eta Aschbacherrek erran zuen «jasan ezinezko indarrez eginiko erasoak, asaldura politikoa eta liskarra» pairatu zituela.

Espainian dimisioa eman behar izan duen azken ministroak ere antzeko arrazoi batengatik eman zuen, 2018an. Carmen Monton Osasunekoak tesian plagioa egin zuela argitaratu zuen hedabide batek, eta, presioa handitu ahala, kargua utzi zuen. Pedro Sanchezen lehen agintaldian izan zen, eta gobernu hartan dimisioa eman zuen bigarren ministroa izan zen Monton. Lehenago, Maxim Huerta Kulturakoak eman zuen, zerga iruzurra egina zuela jakin zelako.

Europako Giza Eskubideen Auzitegiak, estatuko indarren aurkako tortura salaketa «sinesgarri bat» ez ikertzeagatik, bertze zigor bat eman dio Espainiari, 11.a gaurdaino; eta 11 horietatik seitan, gaur egungo Barne ministroa zen instrukzio epailea. Hala ere, nazioarteko giza eskubideen auzitegi baten zigorren erantzule izatea ez da ministro bat estu hartzeko motibo Espainian. Euskal gatazkan estatuko indarrek torturatu egiten zutela ukatzeko estrategia ofizialaren ondorioak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.