martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Epaileen asmakizuna

2021eko urtarrilaren 22a
00:00
Entzun
Kataluniako Auzitegi Nagusiko magistratuek zirkulu karratua aurkitu dute. Erabaki baitute hauteskundeak, bertako gobernuak hasieran erabaki bezala, otsailaren 14an egin behar direla, nahiz behin betiko erabakia otsailaren 8an hartuko duten. Alegia, hauteskunde kanpaina hasita dagoela.

Posible al da, ordea, kanpainaren erdian —astebete falta dela— bertan behera uztea hauteskundeak? Bai, Katalunia txikitu duen lurrikara ikaragarria jazo delako, oso ulergarri izan litekeena, milaka hildako gertatu direlako. Baina ez epaileek beste datarik aurkitzen ez dutelako erabakia hartzeko.

Kartak mahai gainean daude. Generalitateak, pandemia dela eta, hauteskundeak otsailaren 14tik maiatzaren 30era atzeratzea erabaki zuen legebiltzarreko gehiengoarekin adostuta. PSC izan zen atzerapenaren aurka atera zen bakarra. Alde bakoitzak bere argudioak eman dizkie epaileei; hortaz, ezin diote Auzitegi Nagusiko magistratu horiek auzi honi premiazko tratamendua eman, beste lanak atzeratuta, eta erabakia kanpaina hasi aurretik hartu?

Bidezkoa da justizia izatea auzi legaletan azken erabakia hartzeko gunea, baina erabaki hori hartzeko orduan magistratuek kontuan eduki beharko lukete hauteskundeak atzeratzeko erabakiak daukan babes kualitatiboa, alderdi gehienek eman ziotena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.