Albistea entzun

HIZPIDEAK

Argentinako egiak

Amagoia Mujika Tolaretxipi -

2021eko martxoak 25 - @mmuxika

Zenbat torturatzailek dute torturatzaile izen ofizialtzat edo ofiziozkotzat? Zenbat abokatuk, politikarik, epailek, kazetarik eta bestek osatzen dute torturatzailearen sistema eraginkorra? Argentina bat letorkioke edonori gogora, tortura eta hilketa sistematizatu aitortuaren estatua irudikatzerakoan. Espainiako Estatua ez,ordea. Maite du, berriz, hark Argentinaren justizia.

Mikel Zabalzaren kasuak hartu du aktualitatea azkenaldian, baina PSOEk berekin zerikusirik izango ez balu bezala egiten jarraitzen du, «justizia erakundeen esku» dagoela esatea oraindik ere errentagarri egiten zaiolako. Jose Miguel Etxeberria Naparra-k ere izan zuen atzo lekurik: haren desagerpena argitzeko Eusko Jaurlaritzak txosten bat argitaratu du. 1980an desagerrarazi zuten; 41 urte igaro dira, eta hainbat ikerketabidek pareta jo dute. Auzia hor dagoela gogorarazi dute, inork ez baleki.

Zoritxarrez ez dira bakarrak. Egiari Zor fundazioak 1961etik torturen ondorioz hildako hamalau pertsonaren kasuak azaldu ditu, xehe. Hildakoek utzitako arrastoa argitu beharraz gain, tortura praktika bizi-bizi dutenen hamaika lekuko daude, atxilotze zentroetan tortura praktika sistematikoa izan dela diotenak, ondo diseinatutako egiturari esker. Eta ez da Argentina.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.