mikel rodriguez
HIZPIDEAK

Fruitu heldua

2021eko apirilaren 10a
00:00
Entzun
John Quincy Adamsek AEBetako Estatu idazkari zenean idatzi zuen Fruitu helduaren teoria, 1823an—AEBetako presidente izan zen gero—: «Zuhaitz batetik banatutako fruitu batek haizearen indarrarengatik eragotzi ezin duen bezala lurrera erortzea, Kubak, behin Espainiatik banatu eta harekiko lotura artifizialik gabe, ezinen dio bere buruari eutsi, eta nahi eta nahi ez mugituko da Ipar Amerikako Batasunera». AEBen gurari espantsionista bat garapen historiko saihetsezin modura teorizatu zuen Adamsek. Kuba heldu egin zen, bai, baina bere buruari eutsi ahal izan dio.

Fruitu helduaren teoriaren bertsio antikoloniala litzateke 1920ko eta 1930eko hamarkadetan Irlandako Estatu Askearen sorrera babestu zuten buruzagietako anitzek pentsatzen zutena irlaren iparraldeko zati bat Erresuma Batuaren menpe gelditzeari buruz: ezin zuela egoera horrek luzaroan iraun, eta denbora kontua izanen zela uhartea estatu independente bakar batean elkartzea.

Ipar Irlandak, ordea, Erresuma Batuko probintzia gisa egituratuta mende bat beteko du aurten. Luze, gogor eta odoltsu igaro den mendea. 1921ean Londresek nahita eragin zuen zatiketa; orain, brexit-aren eraginez nahi gabe eragin du praktikan uharteko bi lurralde egiturak elkarrengana hurbiltzea, eta sektore loialista gogorrenak karriketara eraman du horrek sorrarazi dion amorrua. Fruitua heltzen ari ote den seinale?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.