martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Ogia eta pentsioak

2021eko maiatzaren 25a
00:00
Entzun
Badakite, nahiz ez dakienaren itxura egin. (Gero eta gehiago diren) Erretiratuen erosahalmen handirik barik, kontsumoan oinarritutako ekonomiak porrot egingo du hamarkada gutxitan. Sistemaren zutabe nagusietako bat ari dira pitzatzen ekonomia diseinatu eta programatzeko ardura daukatenek erretiratuen pentsioak murriztu edo izoztu behar direla erabakitzen dutenean.

Gero eta urte gehiago bizi izango diren gero eta erretiratu gehiago egongo da gure herrietan. Horren ondorioz, asko handituko da herritar horiek beharko dituzten zerbitzuak ordaintzeko aurrekontua: osasuna, zaintza, aisialdia... Erretiratuek ez badute kontsumitzen pentsio txikia daukatelako, ez da salmentarik egongo,ez salgaiak egiteko behar diren lanpostuak, ezta lanpostuek eta salgaiek sortzen dituzten zergak ere. Bideragarria da dirua atera eta sartzen ez duen poltsa publikoa?

Pentsiodunen mugimenduak lan handia egindu urteotan pentsio txikia jasotzen dutenek duintasun minimo batez bizitzea ahalbidetuko dien pentsioa eduki dezaten. Alde handiak baitaude pentsio batzuetatik besteetara, eta ogiak salneurri bera du denentzat. Mobilizazioetara deitu du mugimenduak larunbatean Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, pandemiak dinamika eten bai baina deuseztatu ez duela erakutsiz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.