mikel rodriguez
HIZPIDEAK

Xextra edo arrakala?

2021eko irailaren 22a
00:00
Entzun
Tantaka-tantaka, Europako Batasuneko goi kargudun eta estatu nagusiek babesa eman diote Frantziari Australiak milaka milioi euroko balioa zuen kontratu militar bat gibelera bota ondotik, AEBen mesedetan. Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak erran du gaia «ongi aztertu» behar dutela, «deus pasatu ez balitz bezala aitzinera egin baino lehen». Michael Roth Alemaniako Europako Gaietarako ministroak, berriz, adierazi du «alertarako dei bat» izan dela Europako Batasunarentzat.

Ez da lehenbiziko aldia Frantziak xextra handi xamarrak dituela AEBekin: 1966an, NATOren aginte militarreko egituratik atera zen; 1990eko hamarkadan, interes neokolonialengatik lehia bortitza izan zuten Afrikan; 2003an, harremana hoztu zen Frantziak ez zuelako Irakeko inbasioa babestu... eta, orain, kontratu militar handi baten galera.

Krisi diplomatikoa aipatu da. Ertz anitz dituen auzia da, kontratu galera aliantza militar berri baten sorreran gertatu baita: AUKUS aliantza, AEBek, Australiak eta Erresuma Batuak osatua.

Baina zer-nolako ondorioak utziko ditu? NATOren azkena? EBk AEBekin haustea bloke geopolitiko gisa? Oraingoz, ondorio potoloegiak dirudite horiekII. Mundu Gerraz geroztik eraiki den dependentzian arrakala bat sortzeko. Higadura inportante bat gertatuko ote den ere ez dago argi. Baina nork daki, ezustez betetako bihurgunez lepo dago historia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.