inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Batean kale, bestean bale

2021eko irailaren 30a
00:00
Entzun
Eusko Jaurlaritzak aitortu du Arkamun eta Iturrietan egin nahi zituen parke eolikoek ingurumen kalte larria eragingo luketela. Beraz, nolabait onartu du ekologistek eta oposizioko zenbait alderdik esaten zutena: mendi horietan proiektu berriztagarriak egiteak ez zuela justifikaziorik, klima larrialdiak derrigorrez ekarri behar duen trantsizio energetikoaren ikuspetik ere. Bigarren aldia da Jaurlaritzak atzera botatzen duena bi mendi inguru horietan aurreikusita zeuzkan parke eolikoak, eta horrek zalantzan jartzen du ea benetan oraingoan betiko izango den hartutako erabakia.

Bidenabar, ez da oso garbi ulertzen zergatik Arkamun eta Iturrietan aipatzen duen kalte hori onargarrritzat jotzen duen Labrazan eta Azazetan. Iza ere, geografikoki Azazeta Iturrietaren jarraipentzat jo litekeela kontuan hartuta, nola liteke batean balio duenak bestean balio ez izatea? Iduri luke plan eolikoa nolabait salbatu behar zuela Jaurlaritzak, eta gizartean eragindako protestari erantzuteko modu bat izan dela parkeen erdiak baztertzea.

Bestalde, ikusi egin beharko da proiektuak garatu behar dituen Aixeindar sozietateko kide Iberdrolak zer jarrera hartzen duen; atzo jakinarazi zuen bertan behera utziko dituela berriztagarrietan agindutako inbertsioak, Espainiako Gobernuak elektrizitatearen prezioen gorakadari aurre egiteko hartutako neurriei erantzuteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.