Sexu indarkeria; indarkeria psikologikoa; pobretzen eta autonomia eragozten duen indarkeria ekonomikoa; seme-alaben edo maite dituztenen bidez gertatzen den indarkeria bikarioa; euren gorputza kontrolatzen saiatzen direnen indarkeria medikoa eta obstetrikoa. Feminizidioak, emakumeen salerosketa, mutilazio genitala, ezkontza goiztiarrak, ziberjazarpena, sextinga, emakume migratzaileen eta desgaitasunen bat dutenen aurkako indarkeria...
Indarkeria era bateko eta bestekoen zerrenda amaigabea da, zeina biluztu egiten den pandemia batek arazo endemikoak dituen gizartea jotzen duenean; gogortu, jendea indarkeriaz kontzientzia hartuz doan neurrian. Gordindu, emakumeek indarkeriarik gabe aske izateko eskubidea aldarrikatzen dutenean.
A-25aren atarian, ugaritu egiten dira emakumeen kontrako indarkeria gaitzespenak, baina feministak oharra egiten ari dira, ez behin eta ez bitan, ez dela nahikoa udaletxe edo gobernuen aurrera agertzea hilketa edo sexu abusu bat gertatzen den bakoitzean edo A-25aren gisako egun seinalatuetan. Benetako aldaketak behar dira, aurrekontu feminista bat, konpromisoa. Horiek ezean, eta zerrenda amaigabea zuritzeko tentazioen aurka, amorruz oihukatzera deitu dute feministek.

HIZPIDEAK
Amorruz oihukatzera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu