inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Durango, iraganari beha

2021eko abenduaren 9a
00:00
Entzun
Jende ilarak eta bizitasuna berreskuratu ditu Durangoko Azokak. Kultur ekoizleen eta kontsumitzaileen elkargune nagusiak ateak itxi ditu, eta, pandemia aurreko jendetzak urruti badituzte ere, nahiko pozik jaso dituzte saltokiak argitaletxe eta diskoetxeek, iazkotik aurtengora jauzi bat egin baitute aurrera. Durangoko Azokak euskal kultura behar duen moduan behar du euskal kulturak Durangoko Azoka, eta haren antolaketaz arduratzen den Gerediaga elkarteak rol garrantzitsua jokatzen du zubi lan horretan.

Baina ez da hori elkarte horrek egiten duen lan bakarra, eta gaur berripaper honek argitaratu duen erreportaje bat da horren lekuko. Izan ere, Durangoko bonbardaketan (1937ko martxoan) hil eta hobi komunetan lurperatu zituzten herritarren izen-abizenak osatu eta euren senideak topatzeko lanetan murgilduta dabil. Erasoen ostean bi hobi komunetan sartu zituzten 84 hildakoetatik 48 pertsonaren izen-abizenak bakarrik agertu ziren paperetan, eta gainerakoak ez zituzten identifikatu.

Frankistek bonbardatu zuten Durango, eta gerra irabazi ondoko zapalkuntzak eta isiltasun behartuak zauriak irekita utzi dituzte gaur arte. Besteak beste, izenik gabe hobiratu zituzten horien memoria eta nortasuna berreskuratzeak duintasun amiñi bat emango die senideei. Ia mende bat igaro bada ere, justizia egiteko inoiz ez da berandu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.